Zer dira 5 "S"-ak.
Antolaketa, Ordena eta Garbitasuna ekintzak japoniar enpresetan garatuak izan ziren, hauen artean Toyota, 5 "S" izenarekin. Herrialde desberdinetan ezarri dira eta horretan aritu diren enpresek balorazio oso baikorra egin dute. 5 "S" japoniar bost hitzen lehen hizkiak dira metodologiaren bost urratsei izena ematen diotenak. Lehen hiru urratsak, ANTOLAKETA, ORDENA, eta GARBITASUNA, eragileak dira.
Laugarren urratsak, IKUS KONTROLAK, aurreko Antolaketa, Ordena eta Garbitasuna urratsen mantenua, praktikaren estadarizazioaren bidez, bere horretan izaten laguntzen du.
Bostgarren urratsak, DISZIPLINAK eta OHITURAK, gure eguneroko ihardunean etengabeko hobekuntzaren ohitura barneratzea ahalbideratzen du.
Bost urratsak multzo bat osatzen dute eta jarraian bata bestearen ondoren lantzen dira.
5"S"n bidez lorturiko hobekuntzak:
- Lan baldintzak, segurtasuna, laneko giroa, pertsonalaren motibazioa eta eraginkortasuna hobetzen dira.
- Ezagutza eta elkarrekiko esparrua lortzen da.
- Gure barne eta kanpoko bezeroen poztasuna ahalbideratzen da.
5"S"n ezarpena talde-lanean oinarritzen da. Langilegoak bere lanaren ezagutzan oinarrituz, honen hobekuntzan parte-hartzea bultzatzen du. Langileek hitza ematen dute. Beraien iradokizunak eta ezagutza baloratzen dira, kalitatezko elkarbizitza eta langiro egokia ezarriz.
Zergatik eta noiz eman genion metodología honen zarpenari hasiera?.
1999-2000 ikasturtean Foru Aldundiak ikastetxe publiko zein pribatu batzuk aukeratzen ditu 5 "S"-n ezarpena era autonomoan irakaskuntza munduan EUSKALIT-eko metodologiaren arabera esperientzi aurrekari gisa martxan jartzeko.
Lehen aurrekari esperientzia ikasturte horretan abiatzen da eta EUSKALIT-eko eta ikastetxe parte-hartzaileen aldetik egindako ebaluazioan, emaitza apartekoa ematen du.
2000-2003ko ikastetxeko Estrategi Planeko helburua, bertako esparru guztietan ezartzea da. Helburu hori bete egiten dugu. Ikastetxeak bere berezko metodologi eskuliburua egiten du eta 5 "S"-tako metodologian inguruko eta kanpoko erakundeentzako eredu bihurtzen da.
Egun, ikastetxea 5 "S"-tako Ebaluatzaile Club-eko partaide da.
IX Kalitatearen Europear astean, 2.003ko Azaroaren 10.etik 21ra ospatutako, 5Sezarpenerako jardunbide egokiagoetarako I Jardunaldian, Euskadiko 4 enpresekin batera errekonozimendua jaso dugu.
Gure esperientzian oinarrituz, erakunde guztiak metodologia hau hartuz, bere funtionamenduan etengabeko hobekuntza izateko ematen duen aukeraz baliatzeko esperientziak izatera animatzen ditugu.