Enpresa Simulatua
Bergarako Miguel Altuna institutoko Administrazioa heziketa zikloko ikasleek enpresa simulatuaren programa-proiektu hezitzailea dute. Honen helburua ikasleak administrazio eta kudeaketa eremuan trebatzea da, enpresa simulatuen metodologiaren bidez.
Enpresa simulatuaren jarduera ikuztegi industriala da eta GARBI SLS da bere izena, zeinek arroparen garbiketa zerbitzuak eskaintzen baititu nazio mailako zein nazioarteko beste enpresa simulatuei.
Programa honi esker, ikasleek enpresa-kudeaketa eta administrazio-gaitasunak lortzeaz gain, zeharkako gaitasunak ere eskuratzen dituzte: arazoen ebazpena, lanaren antolaketa, ekimena, bezeroaren arreta...
Enpresa simulatua, benetako enpresa bihurtzen da, non ikasleek era simulatuan, fisikoki elkartrukatzen ez diren produktuen merkaturatzeak sortzen dituen prozesu administratiboak txandaka gauzatzen dituzten. Harrera, Salerosketa, Marketing, Kontabilitatea eta Giza Baliabideak sailetako funtzioak eta lanak betetzen dituzte: deiak eta posta jaso... katalogoak egin, eskaintzak luzatu... hornitzaileekin eta bezeroekin negoziatu, langileak kontratatu, nominak egin... bankekin negoziatu kredituak, maileguak, leasing, deskontu lerroak...
Metodologia honen aplikazioak, orain arte egindako eta erabilitako erak eta ohiturak zeharo aldatzen ditu, proiektuan parte hartzen dituzten ikasleen emaitza onak honen isla izanik, formakuntza-ekintza hau ikasketa-era ona bihurtuz.