
| 
|
Hotzean estanpatutako pieza. | Mekanizatutako pieza. |

|
Zuntzen banaketa teknologia ezberdinen bidez nola geratuko litzetekeen. |
3.- Amaierako piezen zehaztasun dimentsionala eta azalera akabera oso onak izaten dira. Piezen arteko errepikagarritasuna berriz, bikaina.
4.- Hotzeko Estanpazioan erabat gutxitzen da produzio ondorengo lehengaiaren soberakina, pieza askoren kasuan txatarraren produkzioa nulua izanik. Soberakina mozketa eta alderik aldeko zulaketa dituzten piezengan agertzen da soilik, eta galdutako material kopurua oso baxua da. Beste teknologia gehienekin alderaketa egitean somatzen den aldea itzela da. Ingurumenaren ikuspuntutik ere ezaugarri honek bere garrantzia izango du.

|
Irudian erdikaldean kokaturiko piezaren kasurako, mekanizazio bidez eta hotzeko estanpazio bidez lortzeak hasierako materialari dagokionez zenbaterainoko aldea inplikatzen duen adierazten du argazki honek. |
5.- Aurreko ezaugarrien konbinaziotik, onura gehigarri bat aipatu daiteke: pieza unitate bakoitzaren kostu baxua. Hala ere, pieza baten kostua zehaztu ahal izateko, faktore gehiago aztertu beharko lirateke: produzitu beharreko piezaren konplexutasuna, bezeroak eskatutako pieza kopurua, hotzeko estanpazio bidez produzitu ahal izateko piezaren egokitasuna...
Onurez gain, mugak ere aipatu behar, noski. Nagusienak ondorengoak:
1.- Hainbat pieza mota Hotzeko Estanpazio bidez produzitzeko ezintasuna. Arrazoiak desberdinak izan daitezke; piezaren geometriaren konplexutasuna, edo geometria mota; piezaren tamaina... Azken urteetan orain urte batzu Hotzeko Estanpazio bidez lortzeko pentsaezinak ziren piezak ekoiztera iritsi ahal izan den arren, teknologia honek bere mugak ditu, noski.
2.- Makineriaren kostu altua, erreminten kostua eta pieza jakin bat ekoiztetik beste bigarren bat ekoiztera iragateak inplikatzen duen aldaketa eta prestaketa denbora dela eta, Hotzeko Estanpazio bidez ekoiztu beharreko piezek eskaera kopuru altua izan behar dute gure bezeroen aldetik; bestelakoan gure bezeroak eskatutako pieza hipotetiko hori ez da errentagarritzat joko.
3.- Piezari lotutako materiala estanpatzeko egokia ez izatea. Zentzu honetan ere urratsak eman diren arren, badira estanpatzeko egokiak ez diren materialak. Gaur egun altzairu mota ugari estanpatzen dira, zenbait altzairu herdoilgaitz ere bai, nahiz eta material hau desegokiagoa den. Aluminiozko piezak, kuprezkoak eta letoizkoak baita ere...
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Estanpazioak baditu berekiko lotura oso estua duten beste hainbat teknologia, azken produktuaren lorpen prozesuan parte garrantzitsua jokatzen duten urratsak izaten direlarik hauek ere:
TREFILAZIOA
Trefilazioa alanbrearen prestakuntza prozesuaren urrats garrantzitsu bat da, alanbroia behar bezala prestatzea derrigorrezkoa baita estanpazio prozesua errazte aldera. Trefilazioa berez urrats oso konkretua da prestaketa prozesu guztian zehar, bertan alanbroiaren diametroa neurri zehatz batetara kalibratzen delarik. Alanbrea teinkatu edo luzatu egiten da neurri txikiagoa duen trefilagailu batetik zehar pasaraziz. Halere trefilatzeaz arduratzen diren trefilazio enpresek lan ziklo konplexuago bat gauzatzen dute, heuren lana ez delarik trefilatzera mugatzen. Gainetik azalduz, altzairutegitik datorren alanbroiari gainetik izaten duen oskol (“cascarilla”) geruza traketsa kentzen diote, ondoren altzairuari estanpatzeko uneari begira ezaugarri egokiak emango dizkion produktuak gehituz: fosfatoa eta xaboia nagusiki. Prestakuntza fase honetan alanbreari suberaketa tratamenduak ere ematen zaizkio bere konformagarritasuna zainduz.
LAMINAZIO BIDEZKO HARIZTAKETA
Estanpatutako piezetako gehiengo altu batek hariztatutako zonalde bat izaten du bere geometrian zehar. Logikoa, pieza hauetariko gehienak Finkapen Elementuak diren aldetik.
Hari hauek, piezak estanpatu dituen enpresak berak egingo dizkie piezei, laminazio bidez hariak lortzeko ahalmena duten hariztatzeko makinen bidez. Hariak laminazio bidez lortzen direnean, abantailaz beteriko prozesu batetara jotzen ari gara, estanpazio bidez lortutako piezekin batez ere. Zer dela eta? Bada aurretik aipatutako zuntzen egitura mantentzen delako. Laminazioa bidez hariak lortzean, materiala lekuz mugiaraztea lortzen da azken finean; zonalde batetakoa konpresio indarrengatik haranen zonaldera pasako da, eta bestea berriz gailurren zonaldera; baina ez da txirbil harroketan gertatzen den material galerarik sortzen. Ez eta zuntzen banaketaren haustura. Abantaila gehigarri garrantzitsu bezala, harien lorpen prozesua askoz ere azkoz ere azkarragoa da gainera laminazio bidezkoan txirbil harroketarekin alderatuz. Estanpazioarekiko parekoa honetan ere beraz.
Hariztatzeko makinak estanpatzeko makinetan integraturik eros daitezke, punteatzeko makinekin gertatzen den gisan. Aukera honen alde egiteak zer du bere alde? Makina bakar batetik pieza amaituta irtetea konformazio lanei dagokienez. Halere, lan egiteko modu hau pieza mota jakin batetik produkzio kopuru erraldoiak dituztenentzako egokia den arren, malgutasuna behar dutenentzat makina independenteen alde egitea aholkatzen da.
TRATAMENDU TERMIKOA ETA GAINAZAL ESTALDURAK
Tratamendu termikoak eta gainazal estaldurak piezen lorpen prozesuaren parte izaten dira gehienetan. Beraz, bi industria mota hauek ere lotura estua dute Finkapen Elementuen ekoizleekin eguneroko lanean.