LANGAI

Zer da Lanbide?

Euskal Enplegu Zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzak zure esku jarri duena, lana bilatzeko prozesuan lagundu eta bideratzeko.

Lanbiden egiten dugun zerbitzuaren ezaugarri nagusia lan-eskatzaile bakoitzari Plan Integrala eta Pertsonalizatua eskaintzea da. Integrala da, lana bilatzeko prozesu osoan zehar pertsona bakoitzari laguntzen diogulako. Hala, aholkularitza eta orientazioa eskaintzen diogu, prestakuntza-ekintzen bidez laguntzen diogu eta berorren negozioa sortzeko ere prestatzen dugu. Eta Pertsonalizatua da, lanbide-eskakizun bakoitzerako banako planak diseinatzen ditugulako.

Zeinengana zuzentzen gara?

Lehen lanaren bila dabilen edo lan-munduratu nahi duen nahiz lana aldatu nahi duen edonorengana zuzentzen gara.

Horregatik, Euskadiko enpresa eta instituzioen artean lan-eskaintza osatuena dugu.

Zer eskaintzen dizugu?

Gure bulegoetan eta zentro laguntzaileetan, honakoa aurkituko duzu:

Informazioa: zure lanbidea eta lan-merkatuaren egoera, bibliografia baliagarria, prestakuntza-eskaintza eta lana bilatzen lagunduko dizun guztia.

Lan-munduratzea: elkarrizketa pertsonal baten bidez, zure lanbide-helburuak zein diren jakiteko eta horiek lortzeko bidea zehazteko.

Lana bilatzeko zure Plan Pertsonala: enplegatzeko gure zerbitzuak kudeatutako lan-eskaintza guzti-guztietan eta hautaketa_prozesuetan sartuta.

Prestakuntza: lana aurkitzeko aukerak hobetzeko eta zure lan-gaitasunak aeagotzeko.

Autoenplegurako laguntza: zeure empresa sortzeko aholkularitza eskaintzen dizugu.

Enpresentzako laguntzak: kontratazioa eta lan-bizitza zein familia-bizitza bateragarri egiteko.

Bakoitzaren beharrei erantzutea dugu helburu. Horretarako, eskura ditugun baliabide guztiak era egokienean bateratzen eta kudeatzen ditugu. profesionaltasun eta isilpekotasun handienaren barruan beti ere.


© imaltuna
Tel: 943762491 | Tel: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@sarenet.es
Lege informazioa