Proiektu europarra

 

MAIATZ SIMULFORM PROIEKTU EUROPARRA

 

LEONARDO DA VINCI PROGRAMA

  

 

Leonardo da Vinci Europar Batasunak hezkuntza eta lanbide heziketa mailan espazio europear bat bultzatzeko sortutako programa bat da. Bere helburu nagusiak honako hauek dira:

 

-                     Norbanakoen ahalmenak eta konpetentziak hobetu, batez ere gazteenak, hastapeneko lanbide heziketan, lan mundura barneratzeko unea errazteari begira.

 

-                     Etengabeko lanbide formazioaren kalitatea hobetzea, era berean bizitzan zeharreko ahalmenak eta konpetentzien lorpena erraztuz.

 

-                     Enpresen konpetibitatea hobetzeari begira lanbide heziketak berrikuntza prozesuari egin diezaiokeen ekarpena bultza eta indartzea, lanbide berrien aukerei ere eraginez.

 

Leonardo programak honako proiektu motak ditu bere baitan:

  • Mugikortasuna.
  • Berrikuntzaren Trasferentzirako Proiektu Multilaterala.
  • Hizkuntza konpetentziak.
  • Nazioarteko sareak.

MAIATZ SIMULFORM

¯

¯

MAIATZ SIMULFORM izeneko gure proiektua, Berrikuntzaren Trasferentzirako Proiektu Multilateralen motakoa da, lanbide heziketan kalitatea eta berrikuntzaren garapena eta trasferentziara bideratutako nazioarteko proiektua baita. Gainera proeiktuak lanbide heziketan informazio eta komunikazioaren teknologia berriak (TIC) erabiltiz egingo du aurrera, guzti honi esker pilotu proiektuen filosofiarekin bat eginez.

MAIATZ SIMULFORM proiektuak Berrikuntzaren trasferentzia du helburu, Hotzeko Estanpazioko piezen fabrikazio sekuentziaren eta honi dagokion erreminta sortaren diseinurako 3D zenbaki simulazioa darabilten softwareen erabilpena lanbide heziketara zabalduz, industri honi lotutako unibertsitate eta elkarteek arlo honetan garatutako garapen berritzaileak abiapuntutzat hartuz.

Proiektua bi urtetan zehar garatuko da, 2008ko Urriak 1etik aurrera hain zuzen. Informazio gehiagorako ondorengo linkera jo: www.oapee.es/proyectos-multilaterales

2008ko deialdian onartutako proiektuak: 2008an  LEONARDO ONARTUTAKO PROIEKTUAK

 

MAIATZ SIMULFORMEKO BAZKIDEAK

MAIATZ SIMULFORM proiektua 4 nazionalitate ezberdineko 6 bazkidek osatzen dugu. Hona hemen bazkideak:

-                     MAI - MIGUEL ALTUNA INSTITUTUA Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutua (Bergara): Bigarren Hezkuntza tekniko eta profesionala –  Bazkide koordinatzaile eskatzailea (CO-APP) / www.imaltuna.com

-                     Tknika (Errenteria): Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa – Bazkidea (PA) / www.tknika.net

-                     ITURBROK (Iruñea): Teknologia berritako proiektuen aholkularitza – Bazkide koordinatzailea (CO-APP)  / www.iturbrok.com

-                     ARMINES - Association pour la Recherche et le Développement des Méthodes et Processus Industriels (FRANTZIA): Zientzi ikerketa eta garapenerako zentroa – Bazkidea (PA) / www.armines.net

-                     DIMEG - Universitá di Padova (ITALIA): DIMEG Padovako Unibertsitatean Mekanika eta Kudeaketara bideratutako Berrikuntza Saila – Bazkidea (PA) / http://www.dimeg.unipd.it

-                     IPU (DANIMARKA): Ikerketa zentroa - Bazkidea (PA) / http://www.ipu.dk


© imaltuna
Tel: 943762491 | Tel: 943763840 | Fax: 943763841 | imaltuna@sarenet.es
Lege informazioa