ZEREGINA
GLHBI Miguel Altunaren zeregina hau da:
Kalitatezko irakaskuntza eskaintzea, eleanitza, eskola-elkarteak adostutako ideietan oinarritua eta ondorengo ideiei erantzuten diena:
- Ikasleei, beraien gaitasuna eta beharren araberakoa, konpromiso pertsonala eta autonomia bultzatuz.
- Enpresei eta gizarte-inguruneari. Bergarako zein gertuko herrietako langile eta langabeei, lanbide-prestakuntza areagotuz.
IKUSPENA
Ikastetxearen asmoak honakoak dira:
- Ikasleen garapen pertsonala eta ikasketa maila hobetzea.
- Langileen gaitasunak hobetzea.
- Herri eta nazioarteko ikasketei zabalik egotea.
- Hasierako, Etengabeko, Lanerako eta Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzari erantzutea.
- Ikastetxea erreferente bihurtzea: bai proiektuengatik eta baita gune teknologiko atsegin eta ingurumenarekiko errespetuduna izateagatik ere.
BALIOAK
Gure jokabidea eta jarreren eredugarri izan daitezkeen balioak garatzea:
- Elkarlana.
- Tolerantzia eta lankidetza.
- Barruko bezeroa zaintzea, hots: irakasle, ikasle eta gainontzeko langileak.
- Egindako lanari esker ona agertzea.
- Ekimen eta sormena transmititzea.
- Elkarrekiko errespetua lantzea: ikasle-irakasle eta irakasle-ikasleen artekoa.